Menu

Alinar Die Casting

Aluminioz egindako diseinuzko piezak

Konprometituako langileen enpresa

2015ean sortzen da aluminiozko pieza txiki eta ertainei dagokien soluzio integral bat eskaintzeko, horrela duela 50 urte baino gehiago hasi zen proiektu batekin jarraituz. Ibilbide berri honetan konpromiso handia duen lan talde trebatua zure esku dago proiektu exijenteena akabera hoberenarekin aurrera eramateko.

Misiok berdina izaten jarraitzen du…

Altzari, industria edo beste sektore batzuk aluminio injektatuzko piezen soluzio integral batez hornitzen ditugu, kalitate eta malgutasun handiz eta beharrizan estetikoei arreta maximoa jarriz.

… bisio berri batekin

Kalitatea eta konfiantza oinarri direlarik nazioartean erreferentziazko hornitzaile bilakatzea.

Zerbitzuak

Misio bat daukagu…

Altzari, industria edo beste sektore batzuk aluminio injektatuzko piezen soluzio integral batez hornitzen ditugu, kalitate handiz, malgutasunez eta beharrizan estetikoei arreta maximoa jarriz, barne zein nazioarteko merkatuetan.

Ardura, esfortzua, ilusioa eta borondatea lehenengo langileek erabili zituzten hitzak izan ziren… Berrogeita hamar urte geroago oinarri dira oraindik.

 

Balio eta Konpromisoak

 

Pertsonak

Langileak ibilbide berri hau hasteko giltza izan dira. Alinar-en esku bere esfortzu eta ardura jarriz. Langile hauen, eta beste edozeinen osasun eta segurtasunaz arduraturik, Laneko Arriskuen Prebentzio Plana ezarrita dago instalazio guztietarako beraien ongizatea bermatzeko.

Kalitatea

Hasieratik ezarri da kalitatea prozesu guztietan hazkuntza eta lehiakortasunaren oinarri gisa. Lantalde kualifikatu batek eta kontrol prozesu ezberdinek bezeroen beharrizanei kalitate handiz erantzutea ahalbidetzen gaituzte. Kalitatearekiko konpromiso honek ISO 9001:2015 arauaren araberako ziurtagiria lortzea posible egin du.

Ingurugiroa

Jarduera honek ingurugiroan eragiten duen kalteaz arduraturik, arlo honetan adituak diren aholkularitza ezberdinekin elkarlanean aritu gara ingurugiroa babesten duen produkzio prozesu bat garatzeko, kalte hori murriztuz.

Historia

 

1950eko hamarkada bukaeran, ingeniari gazte batek bere lehen bezeroa lortu zuen aluminiozko eta zamakezko piezak fabrikatzeko, garai horretan berria zen teknologia batekin: injekzio prozesua. Horrela sortu zuen Funyectal S.A. Igorren (Bizkaia).

Egindako lan gogorragatik eta kalitatearen aldeko apustuagatik, hurrengo urteetan hazkunde handia izan zuen langile eta bezero kopuruan eta baita merkatu ezberdinetan, esportatzeari ekinez. Urte guzti horietan barneraturiko esperientziak produkzio prozesu fidagarri bat sortzea posible egin zuen, Grupo Aliasa-ko kide izanik nazioarteko talde handienekin lehiatzeko gaitasuna garatuz. Bere akaberetako kalitateak nazioartean ezaguna izatea lortu zuen; bereziki altzarien merkatuan.

2015ean aldi berri bat hasi da Alinar Die Casting S.L. izenpean. Azken urteotan enpresaren hazkuntza bermatu duten langileak, duela bost hamarkada baino gehiago hasi zen proiektu honekin jarraitzeko konfiantza erakutsi dute. Hasiera berri bati ekin diote, non oinarria langile guzti hauen hazten jarraitzeko konpromisoa eta motibazioa diren.

AGURTZE ETXEBARRIA
Gerentzia
aetxebarria@alinar.es
tel. +34 946 315 011
Alinar - Google Plus
ALINAR DIE CASTING S.L.L.
BI-3527 Km 22
48140 Igorre (Bizkaia)
Espainia
×
×

Log in